Un court résumé des activités de la journée pédagogique de rentrée des enseignants bilingues français-basque du Diocèse (1er et 2nd degrés), avec les documents synthèse de leurs travaux.

Iragan buruilaren 9an, Itsasuko Sanoki gelan goizetik bildu dira lehen mailako euskarazko irakasle titular eta ordezkariak, arratsaldean bigarren mailakoak heldu zirela hoien ondora.

Goizeko lanaren tematika nagusia izan da konfinamendu denborako distantziako pratika hura berriz irakurtzea, entzun ditugun lekukotasunetan (buraso eta irakasle) oinarrituz, bai eta Maite Lagrenade ikerlariaren argiztapenak segituz. Hunek preseski eraman du lan oso interesgarri bat, haurra euskaraz eskolatzea hautatzen duten aitamen motibapenetaz.

Elementu horiekin, huna zer atera den “etxearen eta eskolaren arteko lotura nola azkartu euskarazko irakaskuntzan?” galdeari erantzunari : Burasoak nola integratu gehiago?

Huna ere irakaslek ekarri dituzten lekukotasunen ondotik “harridura azalpenen sintesia” : harridurazko azalpenak

Irakurketa on!