Iragan astezkenean, buruilaren 16an, 40bat erakasle (ama eskolako, lehen eta bigarren mailakoak) bildu dira Angelun (ND Refuge).

Elgarretaratu genituen hoien beharren entzuteko: Alde batetik behar orokorrak eta bestetik plataforma numerikoa bati lotuak diren beharrak. Bilkura hau biziki erakargarria izan da denentzat, bilduman ikusten ahal duzuen bezala !

euskarazko erakasleen bilduma 2015 09 17

Orai, segida zoin da?

Eneko ari da lan ta lan “tresna numeriko” hunen pentsatzen, Jérôme bere ikastaldi nagusiarekin.

Galdeketa bera eginen dugu beste elebidun erakasleekin (ingles, espanol eta okzitano) hilabetearen bukaeran.

Ondotik plataforma sortu eta erakasle zonbeit beharko ditugu entseguen egiteko! Sorkuntza hortan aktore izaiteko parada ezin hobea!

Horren berri fite izanen duzue!