Nous vous annoncions en début décembre le concert Olentzero kantatuz qui a eu lieu à Bayonne le dimanche 11 décembre dernier, qui a réuni plus de 2000 personnes à la salle Lauga. Voici un témoignage d’une enseignante ayant participé au projet : Elle y vante notamment le succés de ce projet culturel et linguistique fédérant plusieurs centaines d’élèves de toutes les filières, venues des deux côtés de la frontière, réunies autour de la langue basque.

Olentzeroren kantuak, gaurkoak eta sorkuntzak entzuteaz gain, Olentzero eta Mari Domingi ikusi ahal izan zituzten Abenduaren 11n Baionako Laugara hurbildu zirenak. Han ziren Iparraldeko artista ezagunak, Iruñetik etorritako dantzariak, musikariak eta baita ere Noaingo (Iruña ondoko hiri bat) haur abesbatza talde bat. Kontzertu hori Olentzeroren lagunak elkarteak antolatu zuen lehen aldikoz. Baina, proiektu horren alde ederrenetarikoa honako hau izan zen: euskara hizkuntza lantzen duten Baionako ikastetxe guziak elkartzea kontzertu horretan, pribatu, publiko eta ikastolak. Esan dezakegu Olentzerok aurten opariak ekartzeaz gain, proiektu pedagogiko, federatzaile eta kulturala hau ekarri digula gure euskara hizkuntza bultzatzen, hitz egiten eta ikasten segi dezagun.