Amaia Castorene eta Xantxo Lekunberri erakasleak izan dira emanaldiaren animatzaile. Ikastetxea presentatu daukute, irudi batzu ere ikusi ahal izan dira. Aurkezpenaren ondotik, hirugarreneko ikasleekin egin den « Gure arbasoen ildotik » dokumentala hedatu dute – ikasleak seigarrenean zirelarik abiatu proiektua, lau urtez arbasoen historiak landu, eta joanden urte bukaeran Ameriketara joan ziren. Ikasleek berek, bere erakasle batzuen laguntzarekin egin irudi eta elkarrizketetarik abiatuz egin da ordu erdiko filma hau. Filmatik landa, Donostei ikastetxeko ikasle eta burasoen lekukotasunak izan dira.

 

 

 

“Gure arbasoen ildotik”, Donostei kolegioko ikasleak seigarrenean zirelarik abiatu proiektua da. Lau urtez arbasoen historiak landu, eta joanden urte bukaeran Ameriketara joan ziren. Ikasleek berek, bere erakasle batzuen laguntzarekin egin irudi eta elkarrizketetarik abiatuz egin da ordu erdiko filma hau.