Ceci est un article à destination des enseignants bilingues basque 1er degré ; Il synthétise une partie des travaux de la journée de rentrée de formation du 11 septembre dernier, sur le sujet suivant : Accompagner l’élève dans la construction de sa compétence bilingue

Iragan buruilaren 11an, astezkenez, bildu gira Itsasun, euskaraz irakasten duten ama eskolako eta lehen mailako irakasleen sartzeko formakuntzarentzat. Orai usaia bat bilakatua dena, bigarren urtea baita.

Lan desberdinak izan ditugu, kanpotik etorri parte hartzaile ainitzekin.

Horietarik bat izan da « nola laguntzen dugun gure ikaslea elebitasun konpetentzia eraikitzen ».

Michael Alcibar sail publikoan ari den irakasleak bere ikerketaren berri eman dauku oren bateko aurkezpen argi batean, teoriaz eta praktikaz (bideo zonbeitek lagundurik) josia zena : ikaslea elebidun konpetentzia eraikitzen nola laguntzen dugun, hizkuntza mediazioa baliatuz gelan, izan dadin batbatekoa ala planifikatua.

Ondotik, zikloka, irakasleak gomit ziren beren gelari behako baten emaitea, adibide konkretuetan oinarrituz, elebitasun hori nola lantzen zuten jorratzeko, oztopoak aintzinera emanez halabeharrean, eta frantseseko irakaslearen ardura ere aintzinera emanez.

Huna taller hortarik atera diren gogoeten bilduma :

Elebidun konpetentzia