En guise de soutien à l’enseignement bilingue basque français dans l’Enseignement Catholique sur le territoire du BAB, l’antenne d’Euskal Haziak BAB organise une trés belle aprés-midi festive samedi 9 avril prochain à Bayonne : au programme :

16.00 au Guichot : différentes représentations par les élèves des écoles collèges et lycées bilingues du BAB

17.00 : ateliers, jeux en langue basque : mus, soka tira… initiation aux sauts basques

18.30 : mutxiko avec la txaranga Haugi’Mugi de Bardos. restauration sur place.

21.00 : au théâtre de Bayonne : spectacle du groupe Kalakan : présentation de leur dernier disque « elementuak »

Billets à 16€, d’ores et déja en vente au théâtre et au bar du Marché à Bayonne.

Euskararen irakaskuntza beti handituz doa Ipar Euskal Herrian. Ahatik, BABn, lehen mailako eskoletarik %30ek bakarrik dute euskarazko irakaskuntza (mementoko). Elebitasunari indar gehiagoren ekartzeko, Euskal Haziak elkarteko BAB sareko buraso, irakasle eta ikastetxeetako zuzendariak lan garrantzitsu bat eramaiten ari dira hiriz hiri eta ikastetxez ikastetxe.

Jendetzari oroitarazteko irakaskuntza katolikoak ere duela euskararen irakasuntza eskaintzen, besta handia antolatuko dute apirilaren 9an ebiakoitzarekin, Baionan. Elkartearendako egiazko erakusleihoa izanen da. Baina egun horren antolaketa ikasleendako pentsatua da bereziki haieri euskaraz eskolatik kanpo mintzatzeko parada ofritzeko.

Arratsaldeko animazio guziak Le Guichot lizeoan izanen dira, Baiona Handian.

16:00etan hasiko den lehen parte batean, ikasle elebidunek haien emanaldi desberdinak taulagainean eskainiko dituzte, dantzaz, kantuz, eta loriaz !

Ondotik, 17:00etarik goiti, euskarazko tailer eta joko batzuk proposatuak izanen zaizkie euskaraz ere jokatzeko eta gozatzeko: mus iniziazioa, soka tira, herri jokoak… Euskal dantzak eta jauziak ere ezagutu ahalko dituzte Iparraldeko Dantzarien Biltzarrekoek proposatuko dakoteten iniziazioari esker.

18:30etan, mutxikoak eta herri dantzak praktikatzen ahalko dira Bardozeko HAUGI’MUGI txaranga berriak alaiturik. Animazio guzi horien denboran jateko eta edateko izanen da burasoek prestaturik. Familian profita dezakezue giro goxo-goxo batean.

Egunaren ontsa bururatzeko, bardoztar musikariek Le Guichot lizeotik Antzokirat eramanen zaituztete 21:00etan KALAKAN taldeak kontzertu bat emanen duelakotz. Madonnarekin kantatu zuen hirukote famatuak  haren azken diskoa, “Elementuak”, publikoari presentatuko dako.

Txartelak jadanik salgai dira 16 €tan Antzokian eta Bar du Marché ostatuan, Baionan.

huna afitxa nahi baduzue zuen inguruan hedatu! : Afixa

Argibide gehiago: 05 59 44 16 23 / euskalhaziak@gmail.com