Voici une première synthèse des travaux des enseignants bilingues basques du mercredi 12 septembre 2018, concernant le travail autour de la langue d’enseignement en classe.

Iragan buruilaren 12an, asteazkenez, Itsasuko Sanoki gelan bildu ginen 75 bat euskarazko erakasle, titular ala ordezkari. Biziki egun emankorra bizi izan ginuen denek, eta bildumetan gertakari hau biziki baikorki hartua izan zela agertu zen klarki. Menturaz urte oroz egitekoa?

Egunean zehar, erakaslek 3 taller lanetan parte hartu zuten. Helburua zen elkar lan hortarik berriz agertuko zirela gure elebidun sailaren pratika baitezpadakoak; eta hala gertatu da, atera direnak biziki erkargarriak izan baitira. Gainera, pratika ainitz elgar trukatu dituzte eraskaleek beren artean saio horietan.

Hemen aurkeztuko dauzkizuet Lehen eta hirugarren tallerretan atera ziren lanen sintesia.

Lehenik lehen tallerrean jorratu dugu erakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa;

Zikloka, gogoetatu dute zer eskatzen ahal zitzaion adin hortako haur bati euskararen erabilpenari buruz, abantailak eta oztopoak agertaraziz. Ondotik, gogoeta luzatu dute galde honi erantzunez : zer asma daiteke ulermena lantzeko itzulpenera lerratu gabe, adin hortako ikaslekin (joko, norberaren jarrera, antolaketa) ? Huna hemen atera denarekin ontu bilduma bat : bilduma lehen gaia

 

Hirugarren tallerrean, gaia aski hurbila izan zen. Alabainan, zikloka beti, erakasleek behar izan zuten aztertu nola landu hizkuntzaren ezagupena (ahozkotik idatzira), beren zikloko adinari moldatuz : desmartxa, mugak, jarduera, materiala…

Huna hemen taller horren bilduma, zikloka berexirik : Bilduma hirugarren gaia

Irakurketa on.