Ceci est un article destiné aux enseignants de basque de cycle 3 (travailler l’oral en langue basque)

Ikasturte hunen lehen partean, lan bat eremana izan da ahozkoaren gaiaren itzulian, 3. zikloan.

Lehenik, Mirentxu Zubiri (Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskola) eta Bernadette Goyhenetche (Senpereko San Josepe eta Zuraideko Bihotz Sakratua eskolak) 3. zikloan lan egiten duten bi irakaslek beren pratika aurkeztu dute modulo batean nahi zuten irakaslei.

Ahozkoa lantzeko egoerak aztertu ondoan, gelan ahozko hizkuntzaren lantzeko tresna edo adibide zonbeit aurkeztuak izan zauzkigu :

Bi soinu, Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskolan grabaturik :

lehen soinu bat :Bakarrik liburu aurkezpena

bigarren soinu bat :Lan taldea bilduma eraiki

lan taldearen baloratzeko Mirentxuk eraiki zuen taula, adibide gisa Talde lanaren balorazioa

programa irakurketaren errituala argazkitan : metodo hau baliatzen du irakasleak denboraldiak lantzeko, eguneroko ekintzetan oinarrituz :lehen argazkia  – bigarren argazkiahirugarren argazkia

Grabatutako ahozkoa (bideoa) : gela horrek ere landu izan du Kanalduderekin errezeta presentaketa programa bat, haurrentzat biziki motibagarria agertzen dena :Bideoa

– Azkenik, huna hemen moduloan erranak izan diren informazio gehienak, labur bildurik : bilkuraren bilduma