Voici un dernier article concernant une réflexion menée entre les enseignants bilingues basque le mercredi 12 septembre dernier à partir d’un exemple d’organisation d’écoles bilingue, celui de l’école St Michel de St Jean Le Vieux.

Iragan buruilaren 12an, euskarazko ama eskolako eta lehen mailako erakaslei aurkeztua izan zaie Donazaharreko San Mixel eskolako antolaketa berezia. Egun osoan hizkuntza batean funtzionatzen badute ere, egun oroz arratsaldeko 2etan, oren batez, mailak nahasten dituzte eskolako proiektuari lotuak diren aktibitate batzuen lantzeko.

Hemen Claire eta Alexandraren aurkezpena atxeman dezakezue, antolaketa hunen harat hunatak zehazten dituenak : San Mixel eskola Donazaharre

Erakasleek, ondotik, gogoetatu dute gai horren inguruan : sistema horren abantail eta akats posibleak hauteman ondoan, landu dute zer ondorio ukan lezakeen holako antolaketa batek beren ikastetxean, eta zer egingarri ikusten duten epe labur ala luzean… Taldeka emanak ziren, ikastetxearen haunditasunaren araberan. Huna zer atera den lan huntatik : Antolaketa gaiaren bilduma